Bidaltzeko arauak

A) Komunikazioen testu osoak bidaltzeko arauak

1. Espainiako Nazioarteko Migrazioei buruzko VII. Biltzarrerako Batzorde Zientifikoak onartuko dituen Komunikazioak lantzeko jarraibide izango dira arau hauek.  Zorrotz bete beharko dira arauak, aipatutako Biltzar horretako aktak CDan eta ISBN zenbakiarekin argitaratzea errazteko.

2. Laburpena aurkeztu zen hizkuntza berean idatzita aurkeztu ahal izango dira lanak.

3. Lanak Ms. Word (.doc edo .docx) formatuan bidaliko dira info@congresomigraciones2012.com helbide elektronikora. Mezu elektronikoaren “gaia” zehazterakoan, “Komunikazioaren testu osoa” besterik ez da adieraziko. 2012ko martxoaren 8a baino lehen helarazi beharko dira mezuak helbide horretara.

4. Komunikazioaren testuarekin batera, fitxategi bat gehituko da, hori ere Ms. Word formatuan (.doc edo .docx), egilearen datu biografikoekin. Horretarako, arau hauen eranskinean atxikitako inprimakia bete beharko da.

5. Komunikazioa idazteko, ertzetan 2 zentimetro utziko dira goran eta beheran eta 2 zentimetro ezkerrean eta eskuinean. Barneko marjina 0 izango da eta goiburua eta orri-oina 1,25 zentimetrokoa izango da.  Komunikazioaren orrialde guztiei hurrenez hurren ipiniko zaie zenbakia, 1etik hasita. Zenbakia beheko aldean eta erdian jarriko da, baita lehen orrialdean ere.

6. Testu osoaren gehienezko neurria 8.000 hitzekoa izango da, oin-oharrak eta bibliografia barne direla (Ms. Word prozesadoreak aukera ematen du hitzak zenbatzeko “tresnak” menuan testu osoa aukeratuta).

7. Calibri 12 letra erabiliko da testuaren gorputz osoan eta orrialdeen zenbakietan eta Calibri 10 oin-oharretan, egilearen aipuetan oin-oharren zenbakietan (zenbaki horiek, gainera, “goi-indize” modura ipiniko dira).  Lerroarte arrunta erabiliko da testu osoan, aipatutako testu-prozesadorean “soila” deritzona, eta alboetan justifikatu egingo da.

8. Testuaren hasieran komunikazioaren izenburua idatziko da, letra larriz eta lodian edo beltzean (Calibri 12). Izenburuak azpititulurik badu, tituluaren ondoren idatziko da, arau berari jarraituz. Izenburua amaitzean, lehen oin-oharra jarriko da eta hor adieraziko da testuaren jatorria: ikerketa bat den, beste argitalpen baten zatia den, lantzen ari den edo amaituta dagoen doktorego-tesi baten zatia den, etab.

9. Izenburuaren ondoren, lerroarte bat utziko da zurian eta egilearen izena idatziko da. Lehenbizi, izena, eta ondoren, bi abizenak (horrela badagokio). Egileak bat baino gehiago badira, berdin egingo da, izen bakoitza koma batekin bereiziz eta azken izenaren aurretik komaren ordez “eta” lotailua idatziz. Izen guztiak Calibri 12 letran idatziko dira eta lodian, baina inoiz ez letra larriz (lehen hizkia izan ezik).

10. Izenaren edo izenen ondoren egilea zein erakundetan (Unibertsitate, etab.) ari den lanean edo zein erakundetako kide den jarriko da.  Zer erakundetako kide den adierazten duen datu hori baino ez da jarriko, eta izenaren edo izenen justu azpian ipiniko da, lerroarteko tarterik utzi gabe, Calibri 12 letran baina ez lodian. Egileak bat baino gehiago badira eta hainbat erakundetako kide badira, asterisko bana jarriko da izen bakoitzaren amaieran (eta beste erakundeetako kide diren egileak adina asterisko) eta berdin egingo da erakunde bakoitzaren amaieran.

11. Erakundearen izena jarri ondoren, lerroarteko hiru tarte utziko dira zurian eta hasiko da Komunikazioaren testua edo gorputz nagusia. Testuaren hasieran ez da epigraferik idatziko, ezta azpititulurik ere sarrera edo aurkezpen modura. Lehen paragrafoak komunikazioaren sarrerakoa egiteko erabiliko dira: testuaren asmoa eta helburuak zehazteko, aurkeztuko denak zer garrantzi duen jakinarazteko, etab. Sarrerako paragrafo horien ondoren, beste paragrafo batean edo bitan zehaztu beharko da aurkeztutako lanean zer eduki bilduko den.

12. Lana aurkeztu ondoren, hainbat epigrafetan antolatu beharko da lana, epigrafe horiei 1etik hasi eta hurrenez hurren dagokien zenbakia jarrita. Zenbakia jarriko da lehenbizi, ondoren puntua, tarte bat utzi eta, azkenik, epigrafearen izenburua Calibri 12 letran, lodian eta larriz letra guztiak. Aurrez sortutako epigrafe batean beste epigraferik jarri behar bada, dagokion epigrafearen zenbakia jarriko da aurrena, puntu bat, eta ondoren azpi-epigrafearen zenbakia. Azpi-epigrafe horiek Calibri 12 letran idatziko dira, lodian baina ez larriz (lehen hizkia edo ortografia-arauen arabera larriz idatzi beharrekoak izan ezik).

13. Aipamenetarako eta bibliografiarako Amerikar Psikologo Elkarteak (APA) ezarritako arauei jarraituko zaie.

14. Aipatutako iturriei testuaren gorputzean egingo zaie erreferentzia eta ez oin-oharretan. Erreferentzia horiek parentesi artean egingo dira: lehenik egilearen abizena idatziko da letra xehez –lehen hizkia izan ezik– eta ondoren urtea eta zein orrialdetan argitaratu den aipamena (adibidez, Bourdieu, 2000: 31). Abizenaren ondoren, koma bat jarriko da eta urtearen ondoren bi puntu eta orrialdearen zenbakia tarte bat utzita. Bi dokumentu edo gehiago egile berarenak eta urte berekoak badira, urtearen ondoren idatzitako letra xehe baten bidez bereiziko dira, parentesiaren barruan betiere (Coté, 1985a). Bi egile dituzten dokumentuak aipatzerakoan haien lehen abizenak idatziko dira “eta” lotailuaren bidez elkartuta (Newton eta Norris, 2000). Bi egile baino gehiago dituzten dokumentuetarako, berriz, laburtu egingo da aipamena eta lehen egilearen abizena baino ez da adieraziko eta ondoren “et al.” gaineratuko da.

15. Beste egile batzuen testuak aipatzeko edo informazioa eman dutenen aipamen testualak egiteko honela jokatuko da: Testuaren gorputzetik aparteko paragrafo modura jarriko dira, Calibri 10 letran, etzan gabe, eta paragrafo hori ezkerrean eta eskuinean 0,5 zentimetro koskatuz.  Lerroarte soila erabiliko da aipamenetan ere eta aipuaren paragrafo horren aurretik eta ondoren lerroarte zuri bat utziko da. Aipamenaren amaieran iturria adieraziko da parentesi artean. Egilea duten aipamenak egitean abizena adieraziko da, ondoren tarte bat zurian, eta jarraian argitalpen-urtea, bi puntu, tarte bat zurian eta aipamena jasotzen den orrialdea. Irakurritako hizkuntza berean egin behar dira aipamenak eta orri-oinean jarri behar da gaztelaniazko itzulpena. Argitu egin beharko da nork egin duen itzulpena, eta norberak egina bada, “neuk itzulia” esamoldea erabiliko da.

16. Testuaren gorputzean ez da letra lodirik erabiliko, ezpada epigrafeen tituluetarako eta komunikazioaren izenburua eta egilea adierazteko. Testuan zer edo zer azpimarratu nahi bada letra etzana erabiliko da beti.

17. Testuaren edozein alderdi argitzea beharrezkoa den aldiro oin-oharrak erabiltzea gomendatzen da, baina ez bibliografia aipatzeko.

18. Grafiko, taula bidezkoak nahiz argazki bidezkoak nola erabili (taula formatuko grafikoak Ms. Excel programan, editoreak berregin ditzan). Taula eta grafiko guztiak zuzen zenbakituko dira eta testuaren gorputzean erdiratuko dira. Grafikoak ere landu diren taularekin gehitu beharko dira, Ms. Excel formatuko fitxategi batean. Taula eta grafikoetan titulu zehatza jarriko da taula edo grafiko horren edukia ulertu ahal izateko. Titulua zenbakiaren ondoren jarriko da, taularen edo grafikoaren goiko aldean eta Calibri 10 letra lodian, letra guztiak larriz eta erdiratuta. Grafiko edo taula bakoitzaren azpian “iturria” adieraziko da. Iturria erdiratuta jarriko da, Calibri 10 letran.

19. Aipatutako bibliografia Komunikazioren testua amaitu ondoren zehaztuko da eta gehitu nahi diren eranskinen aurretik beti. Termino bakar bat jarriko da goiburuan: BIBLIOGRAFIA. Testuaren gorputza amaitu ondoren idatziko da lerroarteko tarte zuri bakar bat utzita. Epigrafe nagusi baten antzeko formatua erabiliko da, baina zenbakirik gabe. Aipamen bakoitzak, formatu aldetik, 0,5 cm-ko  koskatze frantziarraren sistemari jarraituko dio. Hauek dira bibliografiako aipamenak egiteko arauak:

  • · Liburua
  • Baumann, Gerd. (2001). El enigma multicultural. Un replanteamiento de las identidades nacionales, étnicas y religiosas. Bartzelona: Paidós.
  • · Aldizkariko artikulua
  • Muñiz, Carlos, Igartua, Juan José eta Otero, José Antonio. 2006. Immigrazioari buruzko irudiak prentsako argazkilaritzaren bidez. Edukien azterketa. Comunicación y sociedad, 1(XIX), 103-128.
  • · Liburu baten kapitulua (hiru egile baino gehiagorekin)
  • Caravaca Borroso, Inmaculada, González Romero, Gema, López Lara, Paloma eta Silva Pérez, Rocío. (2002). Los espacios emergentes en Andalucía. In E. Moyano Estrada eta M. Pérez Yruela (Koord.). La sociedad Andaluza: 2000 (333-360). Kordoba: Andaluziako Gizarte Ikasketen Institutua.
  • · Argitaratu gabeko dokumentua
  • Franzé, Adela (1995, ekaina). Lénseignement aux élèves d’orige marocaine en Espagne.  «L’enseignement aux élèves marocains de la deuxiéme generation dans le pays d’accueil» Maroko-Europako topaketan aurkeztutako hitzaldia. Amsterdameko Unibertsitatea, Leiden, Holanda.
  • · Interneteko dokumentua
  • Chou, L., McClintock, R., Moretti, F. eta Nix, D.H. (1993). Technology and education: New wine in new bottles: Choosing pastas and imaging educational futures. 2000. urteko abuztuaren 24an Columbia Unibertsitateko Institute for Learning Technologies institutuaren webgunetik berreskuratua: http://www.ilt.columbia.edu/publications/papers/newwinel.html

20. Arau horiek errazago ulertzeko 2. Eranskin bat gehitu da, eta bertan aurrez aipatutako arau bakoitzaren adibideak eman dira.

Testu osoak aurkezteko arauak deskargatu

Testua aurkezteko inrpimakia deskargatu

Arauak ulertzeko adibidea deskargatu (2. Eranskia)

B) Komunikazioen laburpenak bidaltzeko arauak 

Komunikazioei buruzko proposamenen laburpena atxikitako atxikitako inprimakian inprimakian bidali beharko da Biltzarraren antolaketara, ondorengo irizpide hauei jarraituz:

Luzera: 700 eta 1000 hitz artean, 12 puntuko Times New Roman letra-tipoa erabiliz eta lerro-arte soilean (espazio bakarrean).

Hizkuntzak: Edozein hizkuntza ofizialetan (euskara, katalana, galiziera eta gaztelania) aurkeztu ahalko dira komunikazioak, baina komeni da gaztelaniaz aurkezten ez direnetan hizkuntza horretara eginiko itzulpena atxikitzea.

Edukiak: Laburpen guztietan honako informazio hauek jaso beharko dira:

a)      Komunikazioari buruzko informazioa.

  • Izenburua
  • Zer ardatz tematiko orokorretan atxikitzen den (Ikusi zerrenda)

b)      Egileei buruzko informazioa.

  • Abizenak, Izena
  • Posta elektronikoa
  • Zer erakundetako kide den eta zer kargu edo lanbide duen

c)      Lanaren edukiak.

  • Ekarpen mota (azaldu labur-labur gogoeta teorikoa den, ikerketa enpiriko kuantitatiboa edota kualitatiboa, kasu baten azterketa, azterketa konparatiboa….).
  • Ekarpenaren xede edo gai nagusiaren deskribapena
  • Erabilitako informazio-iturriak
  • Metodologia
  • Emaitza, ondorio edo ekarpen nagusiak.

d)      Interesgarri iritzitako beste elementuak (ikerketa proiektuen artean non kokatzen den…)

Ardatz tematiko orokorrak. Egileek ondorengo ardatz tematiko hauetakoren batean egokitu beharko dute beren proposamena. Ardatz egokirik ez bada, besteren bat proposa dezakete edo atala zurian utzi, batzorde zientifikoak sailka dezan. 

1.- Migrazio garaikideak: joerak, teoriak, metodoak.

Migrazioen gaur egungo joerak eta sistemak. (Globalizazioa, klima-aldaketa, mugitzeko zailtasunak….). Migrazioari buruzko teoriak, azaltzeko ereduak eta kontzeptuzko erronkak. Migrazioak ikertzeko metodologiak: ikuspegiak, iturriak eta epistemologia aldetiko zailtasunak.

2.- Migrazio-politikak. Esparru juridikoa, herritartasuna eta Giza Eskubideak.

Pertsonen mugikortasuna eta mugen kontrola. Migrazio-politikak Espainian eta politika horien garapen administratiboa. Espainiako esparru juridikoa: herritartasuna eta eskubideak.

3.- Ekonomia eta lan-merkatuak.

Migrazioak eta mailakatze soziala eta lanarena. Lan-merkatua eta atzerriko eskulanari begirako programa zehatzak (langileen errekrutatzea, aldi baterako lanetarako migrazio zirkularra, sasoikako migrazioa…). Ekonomia eta migrazioak (krisiaren eragina…).

4.- Immigrazioa, eskola eta hezkuntza-sistema.

Hezkuntza aldetiko esperientzia berritzaileak immigrazio arloan. Zuzentasunerako hezkuntza-politikak, botere- eta gatazka-harremanak. Bestelako ikuspegiak hezkuntzari eta immigrazioari buruzko ikerketan.

5.- Gizarte- eta kultura-aniztasuna eta integrazioa.

Akulturazioa, egokitzea eta identitatea. Integraziorako ereduak, arloak eta politikak. Bizikidetzarako geografia-esparruak: herria, auzoa, hiria. Kultura-aniztasuna kudeatzeko ereduak eta esperientziak. Etorkinen parte-hartze soziala.

6.- Immigrazioaren inguruko irudiak, pertzepzioak eta jarrerak.

Etorkinaren eraikuntza soziala: diskurtso politikoak, komunikabideak, aurreiritziak eta estereotipoak. Bazterketa, arrazismoa eta xenofobia.

7.- Immigrazioa eta generoa.

Genero-identitateak eta erlazioak. Emakume migratzailea. Gizonezko migratzailea.

8.- Mugikortasuna, garapena eta nazioz gaindiko gizarte-eremuak.

Transnazionalismoa eta migrazio-sareak: nazioz gaindiko eremuak eta jardunak; jatorri eta jomugaren arteko lokarriak. Lagundutako garapena eta garapenerako lankidetza migrazio-testuinguruetan: migrazioa eta garapena; diru-bidalketak.

9.- Migratzaileen seme-alabak: identitatea(k) eta integrazioa.

 Nora bidali

Laburpenak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira, ahal dela PDF formatuan: comunicaciones@congresomigraciones2012.com

Bidalketa guztiek hartu izanaren agiria jasoko dute.

Formulario propuesta comunicaciones VII Congreso sobre Migraciones Internacionales en España