Lau saio motak osatuko dute Biltzarraren egitura, nazioarteko migrazioak Espainian gaitzat harturik(Lotura honetan deskarga dezakezue eskema orokorra: Biltzarraren egitura orokorra
Osoko saioak (3)
Saio horien bidez asmoa da gaur egungo migrazio-prozesuen inguruko galdera, gai eta arazo nagusiak eta Espainiako kasuan horiek duten eragina partaideei planteatzea. Osoko saio bakoitzak 90 minutu iraungo du.
Saio tematikoak (20)
Saio tematikoen asmoa da foroak eratzea, gai zehatzak azaltzeko eta horien inguruan eztabaidatzeko. Hauek dira helburu zehatzak:
- Espainiako immigrazioaren alderdi zehatzekin loturiko funtsezko gaiak, ikerketa-ildoak edo ideia garrantzizkoak planteatzea.
- Ikertzaileei gune bat eskaintzea, gai horien inguruan egiten ari diren lanak azal ditzaten.
- Ikerlanen metodologiak eta emaitzak partekatzea.
- Planteatutako gaiei buruzko eztabaida zabaltzea, ikerketarako beste ildo batzuk hautemate aldera.
Saio bakoitzak 2 ordu iraungo du eta lau parte-hartze mota izango ditu:
- Txosten gonbidatuak.
- Ahozko komunikazioak.
- Horma-irudi bidezko komunikazioak
- Eztabaidak
Talde tematikoak (6)
Bi orduko saio horien asmoa da gune bat zabaltzea martxan diren ikerketei edo berriki bukatutakoei buruzko lan kolektiboak aurkezteko eta horien inguruan eztabaidatzeko. Ikerketen arduradunek antolatuko dituzte saio horiek.
Taldeko saioak, eztabaidak eta mahainguruak (10)
Saio tematiko horiez gain, eztabaida, mahainguru eta taldeko saio, beste hamar ekitaldi ere izango dira arratsaldetan. Saio horien helburua da topagune bat sortzea esperientziak partekatzeko, lan-sareak eratzeko, eta migrazioen arloko alderdi profesionalei buruzko ezaguerak, zalantzak eta gaiak trukatzeko. Ikertzaile-talde edo -sareei, GKE-ei, migratzaileen elkarteei, funtzionarioei, politikariei, kudeatzaileei… zuzendurik daude saio horiek.
1. EZTABAIDA OROKORRAK (3): Mahai tematikoetan ez bezala, gai zehatzei buruzko saio horietan aztertutako alderdiei buruzko ikuspegi desberdinak jasoko dira eztabaida hauetan. Politikei buruzko eztabaida zabaltzeko gune izan daitezke debate orokor horiek. Hauek dira proposatutako eztabaidak:
- 1.1. Migrazio-mugimenduak nazioartean nola kudeatu
- 1.2. Integraziorako politikak<0}
- 1.3. Lankidetza-politikak: lagundutako garapena
2. LANTALDEEN SAIOAK (3): Lantegi zehatz eta tekniko moduko batzuk antolatzea da asmoa, horietan interes berezia dutenentzako. Hauek dira proposatutako saioak:
- 2.1. Behatokiak
- 2.2. Migrazioak ikertzeko metodoak eta teknikak
- 2.3. Migrazio arloko prestakuntza
3. TALDE ETA SAREEN SAIOAK (4): Migrazioen arloan taldean lan egiten duten pertsonak elkarrengana hurbiltzea da saio horien asmoa, elkar ezagutzeko eta arazo, lorpen, proiektu eta abarrei buruz hitz egiteko eta horiek partekatzeko. Besteek zer egiten duten eta beste horiek zein diren jakiteko.Hauek dira proposatutako saioak:
- 3.1. Ikerketa-taldeak eta -sareak.
- 3.2. Gizarte-taldeak eta -sareak (“gizarte-foro txiki” moduko bat).


